75.000 euro banatu dira zazpi erakundeen artean

Iparra-Hegoa programako laguntzak emateko ekitaldia ospatu da gaur Ordiziako Udaletxean. Laguntzak azaroko Osoko bilkuran onartu ziren. Aurrekontuaren %1a ematen segitzen da Ordizian. Aurten zazpi dira  gobernuz kanpoko erakunde (GKE) onuradunak eta guztira  75.000 euro eman dira.

GKE-etako ordezkariek proiektuen garapenean genero ikuspuntuaren eta emakumeen parte hartzearen eta enpoderamenduaren garrantzia azpimarratu dute euren proiektuak azaltzerakoan eta laguntza jasotzen duten herrialde gehienen administrazioaren errealitatera tramiteak egokitzeko beharra nabarmendu dute.

Hauek dira laguntza jaso duten erakundeak eta aurkeztu zituzten proiektuak, jaso duten diru kopuruarekin batera.

-1- NAZIOARTEKO ELKARTASUNA - SOLIDARIDAD INTERNACIONAL. ‘Oxaka (Mexiko) estatuko emakumeen askatasunerako eskola’. Laguntza: 11.760,00 euro

-2- MANOS UNIDAS. ‘San Vicente eta Sonsonate (El Salvador) Departamentuetako sei udalerrietako emakumeen autonomiaren sustapena, genero berdintasunaren eta diru-sarrera sortzeko udal politiken bidez’. II. Fasea. Laguntza: 10.823,00 euro

-3- MEDICUS MUNDI GIPUZKOA. ‘Tigray (Etiopia) lurralde estatuko lau departamentuetako emakumeen eskubideen hobekuntza’. Laguntza: 11.932,00 euro

-4- MUGEN GAINETIK. ‘Guatemalako Hegoaldeko  indigenen eta nekazarien komunitateetan garapen iraunkor eta bidezko aukerak sustatzen, lur eta basoen kudeaketa eta jabetza kolektibotik abiatuta. II. Fasea. Laguntza: 10.414,00 euro’

-5- FUNDACIÓN MUNDUBAT-MUNDUBAT FUNDAZIOA. ‘El Salvadorreko agenda publikoan ekonomia feministaren eta Erdialdeko Amerikako sarearen eragina indartzen’. Laguntza: 11.758,00 euro

-6- ONG TAUPADAK.  ‘Tximane indigenen jabetzaren indartzea familien elikadura eta osasuna hobetzeko (Bolivia)’ . Laguntza: 6.381,00  euro

-7- GIPUZKOAKO OSCAR ROMERO SOLIDARITZA BATZORDEA. ‘Tacubako (Mexiko) udalerriko nekazal eremuko neska-mutikoak Haur Hezkuntzara sartzea sustatzea’.Laguntza: 11.932,00euro