Ordiziar guztiei dei egiten zaie arratsaldean izango diren ekitaldietan parte har dezaten

Aniztasunari aitortza egin asmoz, ostiral honetan MIGRANTEEN NAIZOARTEKO EGUNA ospatuko da, Ordiziako aniztasun kulturala. Horretarako, lehenik, 18:00etan, Barrena Kultur etxeko atarian kontzentrazio bat egingo da  eta jarraian, festa giroan, lurralde ezberdinetako musika, bertsoak, poesia, kondairak, Sahara eta Pakistango jakiak eta abar izango dira plaza Nagusian.

Ordizian eta Goierrin kultur aniztasun handia dago, 50 lurralde ezberdinetatik etorritako pertsonak bizi baitira.  Aniztasunak aberasten  du kultura eta eraldatu jendartea. Horregatik, beste lurraldeetatik hona etorri diren pertsonak aukera paregabea eskaintzen dute guztiek garapen horretan modu aktiboan parte hartzeko.

Zubiak eraikitzea

Ezjakintasunak eta ezezagutzak bidelagun  zailak dira ordea eta horregatik erakunde, eragile sozial eta orokorrean, herritar guztien lana zubiak eraikitzea da, elkarrezagutzarako.

Hori dela-eta antolatu da ostiral honetako Migranteen eguna. Herritar oro gonbidatzen du Udalak, kontzentrazioan zein ekintzetan parte hartzera. Izan ere, Ordizian 1.350 pertsona inguru dira nazio desberdinetatik etorritakoak. Hala, eta Iñaki Dubreuil Gizarte Zerbitzuetako arduradunak prentsaurrekoan azpimarratu duenez, ‘Ordiziak dituen konpromisoak berresteko aukera da, herri anitza, irekia eta errespetuzkoa izaten segitzeko, herritar guztiei aukerak emango dituena bizimodu duina izateko’.