2015 04 29 nepalBildutako dirua Nepalgo herrietan bizi diren biztanleei elikagaiak eta botikak banatzeko erabiliko da

Nepalen gertatutako lurrikara dela eta, Ordiziako eta Goierriko nepaldarrak diru bilketa bat egiten ari dira. Diru hori Nepalgo herrietan bizi diren biztanleei elikagaiak eta botikak banatzeko da. Nazioarteko diru laguntza hiriburuetara iristen denez, Goierriko nepaldarrek herrietan lan egiten duten erakundeekin harremanetan jartzen saiatzen ari dira dirua hara bidaltzeko. Datozen egunetan kontu korrente zenbaki bat irekiko da dirua bertan biltzeko. Gaur Ordiziako azokan jarri dira laguntza eske eta "harrera oso ona" jaso dutela azaldu dute parte-hartzaileek.