2015-02-05 LagunkoiaAurkezpena Barrenako areto nagusian izango da hilaren 10ean, asteartea, 18:00etan

Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate saila, herriko zenbait elkarterekin lankidetzan, garatzen ari den 'Ordizia Lagunkoia' ekimena aurkeztuko da datorren asteartean, hilak 10, Barrenan (18:00). Ekitaldia horretan 'Ordizia Lagunkoia'-k herrian egin duen Diagnostikoa aurkeztuko batetik, eta bestetik, 2015eko plangintzaren berri emango da. Ekimen honen helburua herritar guztien ongizatea da, zahartzaroan dauden herritarrena bereziki, eta horretarako herritarren partaidetza, gizarte kohesioa eta belaunaldien arteko harremanak sendotu eta bultzatu nahi dira, baita herritarren eta administrazioaren arteko harremanak ere.