2014-05-15 legazpiZuhaizti zentro sozialaren Kultur Bideak ekimenaren maiatzeko irteera izan da

Ordiziako Zuhaizti zentro sozialeko 28 lagun Legazpiko sailkatze planta eta Arriarango edateko uren araztegia bisitatzen izan dira aste honetan. Legazpiko plantan ontzi arinak sailkatzeko prozesua nola den azaldu zieten, eta Arriaranen uraren zikloaren eta araztegiaren funtzionamenduaren berri eman zieten, besteak beste. Hamaiketako bat eginez borobildu zuten irteera.

Legazpin kokatutako ontzi arinak sailkatzeko plantak Gipuzkoako sei mankomunitateri ematen die zerbitzua (Sasieta, Debagoiena, Debabarrena, Urola Erdia, Urola Kosta eta Tolosaldeari), gutxi gorabehera 325.000 biztanleri, Gipuzkoako populazioaren % 47ari. Legazpin ez da ezer fabrikatzen ezta transformatzen ere. Ontzi arinak familiaka sailkatu eta paketatzen dira, eta ECOEMBESek esleitutako birziklatze-plantetara bideratzen dira.

2014-05-15 arriaranArriarango urtegia Gipuzkoako Ur Kontsortzioak kudeatzen du, Gipuzkoako Urak sozietatearen bidez. Uraren kudeaketa osoaz arduratzen da, jarduera eremu guztian, bai Altako Sarean eta, hala eskatzen duten udalerrietan, baita Bajako Sarean ere. Arriarango urtegiak Goierriko 17 herri hornitzen ditu urez, Ordizia tartean.