2014-05-06 ongietorri Saioen helburua Ordizia eta Euskal Herria ezagutu, eta jatorri ezberdineko herritarrekin harremanak izatea da

Gaur goizean egin da Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak antolatutako 'Ongi Etorri Ordiziara!' ekimenaren lehen informazio saioa. Ekainaren 26a bitarteko astearte eta ostegun goiz guztietan elkartuko dira Barrenan. Oraingo txanda honetan 17 lagunek parte hartuko dute: gehien gehienak Nepal eta Pakistango jatorria dute, baina tartean Maroko, Sahara eta Mexikoko jatorria dutenak ere badaude. Informazio saio hauen helburua Ordiziari eta Euskal Herriari buruzko ezagutza zabaltzea da, eta jatorri ezberdinetako ordiziarrekin harremanak izatea.