2014-04-30 arriaran Maiatzaren 13an izango da, doan, eta Zuhaizti zentroko bulegoan eman behar da izena

Zuhaizti zentro sozialak irteera bat antolatu du maiatzaren 13rako ontziak sailkatzeko Legazpiko plantara eta Arriarango edateko uren araztegira. Irteera doan da, eta izena Zuhaiztiren bulegoan eman behar da maiatzaren 6rako. Bi azpiegitura horiek ikusi ondoren, inguruko jatetxe batean hamaiketakoa egingo dute. Zuhaiztiren Kultur Bideak ekimenaren maiatzeko irteera izango da honakoa.

Eguneko programa
09:30: Irteera Ordiziatik
10:00: Ontziak sailkatzeko Legazpiko plantara bisita
11:30: Arriarango edateko uren araztegira bisita
12:30: Hamaiketakoa Salbatoreko Hotelean edo Mandubiko jatetxean