2013-10-03 Afagi'Adimena landu' izeneko ikastaroa ere astelehenean hasiko da

Ordiziako Zuhaizti Jubilatuen elkartea hasi da dagoeneko ikasturte berriko programazioarekin. Datorren astelehenean, urriak 7,, esaterako, alzheimer gaitzari buruzko hitzaldi bat egingo da elkartean, 18:00etan. Alzheimerrarekin batera bizi izeneko hitzaldia Afagi elkarteko Naroa Diazek egingo du. Sarrera librea da.

Bestalde, astelehenean bertan hasiko da Adimena landu izeneko ikastaroa, baldin eta nahiko partaide elkartzen badira. Izena aurrez eman behar da elkartean.

Azkenik, Kultur bideak ekimenari jarraipena emanez, urriaren 10erako Iruñera bisita gidatua antolatu dute. Urriaren 3a da izena emateko azken eguna.