2013-09-25 GaraipenOstiralean, hilak 27, egingo da taldeko lehen saioa Barrenako 7. gelan

Ordiziako Udaleko Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate sailek antolatuta, ostiralean, hilak 27, egingo du Ordiziako emakume etorkinen espazio multikulturalak ikasturteko taldeko lehen saioa. Barrenako 7. gelan izango da, 17:00etan hasita. Saioak ostiralero izango dira. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da, baina bi egun lehenago baieztatu beharra dago, 943 80 56 10 (Berdintasuna) eta 685 75 90 91 (Garaipen) zenbakietara deituta.

Saioak udalak antolatzen baditu ere, Garaipen emakume etorkinen elkartearen ardura da dinamizazio lana egitea. Emakume etorkinek osatutako topaketa honek lau helburu nagusi ditu: laguntasun eta elkartasun sarea sortzea; eskubideak ezagutzea; osasun fisiko eta emozionala hobetzea; eta aisialdirako eta ondo pasatzeko tartea hartzea.