2013KO AURREKONTUAK ONARTU DIRA

20110420PHT18238 originalAtzoko osoko Bilkuran 2013ko aurrekontua onartu ondoren, Udal gobernuak prentsaurrekoa eman du 2013ko aurrekontuaren inguruan

Azken hilabeteetan 2012ko aurrekontuaren ejekuzioa aztertu da eta sailez sail, teknikariekin batera egindako lanketaren bitartez, 2013ko aurrekontua osatu da. Aurten, herritarren parte hartzea bermatuz, inbertsioetako 100.000€ ordiziarrek euren auzoetan identifikatutako beharrei erantzuteko bideratu dira. Honetarako, bilera batean eskaerak jaso, teknikoki baloratu eta bigarren bilera batean, proiektu zehatzak adostu dira herritarrekin batera.

Udal gobernu honen bigarren aurrekontuak dira hauek. Garai zaila kudeatzea tokatu zaio, baina inguratzen duen errealitateari aurrez-aurre begiratzen dio. Egungo krisi estrukturalak muga ekonomikoak jartzen ditu, baita biziraupena bermatzeko arazoak ere; errealitate hori egunero ari da nozitzen.

Ordiziari dagokionean, irtenbidea bilatu beharra zaiolakoan dago. Zentzu horretan enfokatu du aurtengo aurrekontua. Krisiak eragindako egoerari aurre egiteko proposamenak zehaztu nahi dira eta, aldi berean, Ordizia herri bizia eta dinamikoa izan dadin aurrera begira jartzen duten proiektuetan jarri da indarra eta sinesmena.

AURREKONTUAK
2013. urteko aurrekontuetan Udalak hiru helburu nagusi izan ditu. Bata, zerbitzu sozialak mantendu edo hobetzea. Bigarrena, enplegua eta sustapena bultzatzea. Eta hirugarrena, zehar lerroak indartzea (berdintasuna, euskara eta Ordiziaren garapen jasangarria...).
Helburu horiek lortzeko bidean, aipagarrienak:

1- Alokairu soziala: Etxejabeak eta etxebizitzak hautatzeko prozedurak aztertzen badabiltza ere, aurreko enplegu sustapeneko planean (Euskadi 09n Unai Aranburu) burututako etxebizitza hutsen azterketa oinarri hartuta, aurten martxan jarriko den Udaleko enplegu planaren bitartez, gai honen jarraipena egiteko pertsona bat kontratatuko da.

2- Berdintasuna: Sailean daukaten beharra ikusita, aurten F.A.k lagunduta teknikari berri baten kontratazioa egingo da saila indartzeko. Besteak beste, honako ekintzak aurreikusten dira: Protokoloa, Hezkidetza programa, Plan Berriaren garapena, Udaleko formakuntza, gazteei bideratutako lanketa, kanpaina puntualak... Aipatu, teknikari honen kontratazioa %100ean finantzatuko duela F.A.k aurten eta datozen urteetan finantziatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du. Puntu honetan esan, aurkeztu den aurrekontuen sarreretan ez dela agertzen finantziazioa. Arrazoia da, azken unera arte ez dugula izan Aldundiaren konfirmazioa (4 herrik eta mankomunitate batek kontratatuko dugu teknikaria) eta kopurua jakin gabe ez zen bidezkoa aurreikuspenean bakarrik uztea. Finantzatutako kopurua 18.805€ izango da.

3- Enplegu sustapena: Udaleko lanak ikusita eta zerbitzuburuek arlo bakoitzean ikusten dituzten beharrak aintzakotzat hartuz, 10 lanpostu aurreikusten ditugu.

4- Partaidetza eta komunikazioa: Iaz partaidetzatik prozesu ezberdinak jarri ziren abian, tartean, Oiangukoa, eta aurten, komunikazioa indartzeko beharra dagoenezz, komunikazio zerbitzu bat kontratatuko da, udal komunikazioa eramateko, udal-aldizkari kudeatzeko eta aholkularitza komunikatiborako.

5- Merkataritza sustatzeko plana: Herriko negozio txikiak suspertzeko eta herrian hutsik geratzen ari diren lokalak aintzakotzat hartuta, negozio berriak irekitzeko alokairu ordainketarako laguntzak.

6- Elkarteei laguntzak mantentzea.

INBERTSIOAK
Nadaleko erosketako bigarren ordainketa.
Oiangun lehenetsitako proiektuak:

  • Teilatua
  • Jolaslekua
  • Mahai, aulki eta erretegien konponketa
  • Natur baliabideen azterketa

Auzoz auzo zertan gastatu diren herritarrekin erabakitako 100.000€ak:

  • Eskarabilako atseden-lekua 28.750€
  • Plaza Nagusiko komunaren konponketa 29.100€
  • Otegieneako ezinduentzako ranpa 15.000€
  • Otegieneako seto landaketa 3.500€
  • Okorroko parkearen konponketa 4.940€
  • Zumalakarregi kaleko zuloaren konponketa 10.000€

Musika taldeentzat lokalak

Bidegorria: Armeritik Bonberira dijoan bidegorria.

Urdanetako erdi-peatonalizazioa: Herrian egiten ari den mugikortasun planaren ildoa jarraituz, Urdaneta kalearen erdi-peatonalizazioa egiten hastea, herriko mugikortasuna hobetu, oinezko eta ibiligailuen arteko elkarbizitza...