Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga

Herritar guztiei jakinarazten zaie martxoaren 1etik hasi eta apirilaren 10era bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean 2020ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkien ordainagiriak.

Ordainketak herriko edozein aurrezki, kutxa edo banketxetan egin daitezke. 

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko apirilaren 10ean kontutik pasako dira. 

Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko ihardunbideari ekingo zaio besterik gabe, eta ordaindu ez diren kuotak gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzten beren gain.

OHARRA: ordainagiria helbideratuta ez dutenek, eta martxoaren 25a baino lehen finantz erakundeetan aurkeztu beharreko ordainagiri-inprimakia jasotzen ez badute, Herritarren Arretarako udal Bulegora (HAUB) etorri beharko dute agiri hori eskuratzeko.