Ordizia. EtxebizitzaOrdiziako Udalak jakinarazten du 2019ko azaroaren 11a bitarteko lan egunetan ordaindu ahal izango direla, borondatezko epean, Zabor, Ibi iraunkor, Garaje Sarrerak eta hilerriko kanonei dagozkien 2019ko ordainagiriak. 

Ordainketa horiek herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke. Helbideratutako ordainagiriak 2019ko azaroaren 11an pasako dira kontutik. Epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko ihardunbideari ekingo zaio eta ordaindu ez diren kuotak gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte beren gain.

OHARRA: Ordainagiria helbideratuta ez dutenek,eta urriaren 30a baino lehen finantzerakundeetan aurkeztu beharreko ordainagiri inprimakia jasotzen ez badute, Hiritaren Arretarako Udal Bulegora (HAUB) joanbeharko dute agiri hori eskuratzeko.