Laguntza %50 eta 75 artekoa da

Ordiziako Udalak, 2019ko urteari dagokion Ondasun Higiezinengatiko Zergan (OHZ)hobaria eskatzeko epea urtarrilaren 31ra arte ireki du.

Eskaeraren baldintzak honakoak dira: hobaria %50ekoa da familia ugari Orokorrentzat eta %75ekoa familia ugari berezientzat. Hori emateko ezaugarriak eta ekarri beharreko agiriak:

·         Ohiko Bizitokia: familia guztia erroldatuta egotea.

·         Etxearen balio katastrala 130.000 eurokoa edo gutxiagokoa. Balio katastrala altuagoa balitz, hobaria kopuru horretarainokoa izango da.

·         2017ko Errenta aitorpenaren kopia, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartua.

·         Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak emandako familia ugariaren titulua indarrean.

·         Beste Ondasun Higiezinen jabe ez direla adierazteko Zinpeko adierazpena (garaje bat, trasteleku bat edo jarduera profesionalean aritzeko lokala izan ezik). Herentziazko higiezinetan jabegotza zati-banatuta egotea onartuko da, beste etxebizitza baten baliora iristen ez bada.

·         Ez dute hobaririk izango 60.000 eurotik gorako errenta duten familiek.

Informazio gehiago behar izanez gero 943885850 telefonora dei daiteke.