Herritar guztiei jakinarazten zaie 2018/10/01etik 2018/11/12bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango direla borondatezko epean Zabor, Ibi Iraunkor, Garaje Sarrrerak eta Hilerriko Kanonei dagozkien 2018ko ordainagiriak.

Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko azaroaren 12an kontutik pasako dira.

Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko ihardunbideari ekingo zaio besterik gabe, eta ordaindu ez diren kuotak  gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte beren gain.

OHARRA: Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, eta urriaren 30a baino lehen finantz erakundeetan aurkeztu beharreko ordainagiri-inprimakia jasotzen ez badute, Hirritaren Arretarako Udal Bulegora (HAUB) etorri beharko dute agiri hori eskuratzeko.