INBERTSIOAK %194,94 EUROKO HAZKUNDEA IZANGO DU UDAL GOBERNUAK PRESTATU DUEN AURREKONTUAREN AURREPROIEKTUAN

Proposamenaren jakitun da oposizioa eta hile honetako Osoko bilkurara eraman nahi da

Jose Miguel Santamaria alkateak, Jose Ignacio Iturrioz Ekonomia eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak, Arantxa Fernandez  Zerbitzu eta Hiri Mantentze-lanetako zinegotziak eta Iñaki Dubreuil Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun zinegotziak ordezkatutako Ordiziako udal gobernuak 2017rako aurrekontuen aurreproiektua prestatu eta aurkeztu du. Hurrengo osoko bilkuran onartzea da asmoa.  Oposizioko alderdiek eta Ordiziako Udaleko gizarte arloak dagoeneko badute edukiaren berri.

Aurrekontua, diru-sarrerekiko, hamabi milioi eurotik gorako kopurutik abiatzen da. Kopurua 12.382.127 eurokoa da eta 2016 urtearekiko %9,82ko gehikuntza du. Zinegotziek dioten moduan, gehikuntzaren arrazoiak honako hauek dira: Foru Funtsaren eta zerga eta tasen %4,44ko igoera. Aparteko sarrera du aurten hirigintza aprobetxamenduak eta Foru Aldundiarekin hitzarmen bidez izandako ekarpenak, iaz egon ez zirenak eta horrek 694.000 euro gehiago suposatzen du. 

Beste alde batetik, gastu arrunta (langile gastuak, erosketak, zerbitzuak, finantza gastuak edo Goiekira bideratutako transferentzia arruntak, Goierri Fundazioa, Majori, San Jose Egoitza, Herri Antzokia....), amortizazioekin batera %1,19 igo da. 

Inbertsioa %194,94 hazi da eta 1.481.393 euro gehitzera iristen da, Ordiziarako oso gehikuntza garrantzitsua izanik.

 

Irizpideak

Gastu errealen eta diru-sarreren partida guztietako aldez aurreko azterketa "sakon eta zehatz" batetik abiatzen da proposamena. Gastu eta diru-sarreretan aurrekontu “errealista” bat aurkeztea da asmoa.

Udal arduradun teknikoek eta herritarren ekarpenek hartu dute parte agiri honetan, zuzenean nahiz aholku batzordeen bidez.  Beste alderdi politikoen ekarpenak jasotzea falta da.

Herritarren ekarpenak mugikortasun kontuetan ardaztu dira batik bat, batez ere aparkalekuei eta ibilgailuen trafikoari lehentasuna emanez.   Hori dela eta, eskaera handienetako bat da herri-gunean aparkaleku bat ipintzea. Herritarrentzako ere garrantzitsuak dira herria mantentzeko lanak.  Bestalde, Majoriko instalakuntzen egoera gaur egun nahiko kritikoa da, eta beraz, instalazioetako inbertsioak gehien eskatutako ekarpenen artean daude.  Horiek guztiak udal aurrekontuan islatzen dira; hori azpimarratu dute alkateak eta zinegotziek.  “Nork bere ekarpena egin duten 146 herritar horiei eskerrak eman nahi dizkiegu”, adierazi dute.                    

 

Helburuak

Proposatutako aurrekontuek bat egiten dute EAJ-PNV eta PSEk osatutako Gobernu taldearen gobernu akordioarekin.  “Egonkortasunean” oinarritzen dira eta hori oreka finantzarian eta jasangarrian islatzen da, herritarren partaidetzan oinarrituta herritarren beharrei erantzuten die.  Berrikuntzak ere sartu ditugu, esan dute.

Helburu nagusia Ordizia hobetzea da, zerbitzuaren maila ona mantenduz eta hobetuz. 

Hasteko, administrazioaren antolakuntza hobetuz eta modernizatuz.

Bigarren tokian, proiektuak eta Plan Orokorra kudeatuz, ekipamenduak, mugikortasuna hobetzeko proiektuak, kirol instalazioak definituz, hiria hobetuz eta mantenduz eta abar.

Hirugarren tokian, gizarte zerbitzuak bermatzea, Gizarte Zerbitzuetako Plan Estrategikoko ekintzak garatzea eta Gizarte Zerbitzuen Zorroak zehazten dituen zerbitzu horiek ezartzea  adinekoen eta babes gutxien dutenen babes sozialeko sistema mantentzea.  “Berrikuntzen artean, besteak beste, Adikzioen I. Planarekin adikzioen prebentzio lanari helduko diogu berriro eta Osasun saila eratuko dugu”, aurreratu dute.

Laugarren tokian, ekonomia saila sustatzea.  Santamariak, Dubreuilek eta Iturriozek adierazi dute ordiziarren laneratze-gizarteratzea sustatu nahi dutela bi ekintza-lerro nagusiren bitartez.  Alde batetik, enpleguaren sustapena kontratazioen bitartez, enplegua bilatzeko laguntza zuzen eta bitartekaritzaren bidez, formazioaren bidez, merkataritza eta azokaren indarberrituz, eta enpleguaren sustapena inbertsio publikoaren bidez.  Eta beste alde batetik, turismoaren eta Ordiziako azokako plan estrategikoaren ekintzekin ekonomia garapenaren bidez, iaz aurkeztutako merkataritzaren II. Planean oinarrituta, edota Goierri Berrikuntza Industria-gunean dagoen oinarri teknologikoko enpresa inkubategien bidez.

Santamariaren arabera, “hori guztia ordiziarrekin eta ordiziarrentzat".  Horrela, gobernu taldearentzako herritarren partaidetza udal dinamikaren ardatz nagusia izango da aurten, zehaztutako mahai zehatzen bidez (hondakinak, mugikortasuna, kirol ekipamenduak, azoka,...) edo Aholku Batzordeen bidez.   Ordizia 750 Batzordeak ere garrantzia handia eskuratuko du.  “Bizikidetza onean egitea guztia” da nahia.

 

Inbertsioak eta proposamen berriak

*Etxebizitzetarako Renove Plana (birgaitzea, irisgarritasuna eta lehenengo aldiz energia eraginkortasuna):  50.000 €

*Gazteria Plana egitea:  18.000 €

*Udal Energia Plana:  50.000 €

*Desfibriladoreak erostea Udaltzaingorako, Babes Zibilerako eta Zuhaizti elkarterako:  10.000 €

*Hiri Antolamendurako Plan Nagusia 143.510 €

*San Bartolomeko berrantolamendua (1. fasea).  380.000 €

*Aparkalekua egiteko proiektua idaztea:  100.000 €

*Majorin inbertsioak, partida bat prestatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzen ebazpena ezagutzeke, 184.000 €

*Alokairurako laguntzen programa gazteentzako:  43.000 €

*Irrist ez egiteko tratamenduak: 20.000 €

*Joseba Rezola eta Arramendi kalea asfaltatzeko lanak:  136.000 €

*Altamira kalearen berrurbanizazioa:  125.000 €

*Obra txikiak: 30.800 €

*Parkeak berritzea eta txakurrentzako parkea:  36.000 €

*Kalea garbitzeko makina erostea:  160.000 €

*Oianguren aparkalekua hobetzeko lanak:  20.000 €

* Urdaneta Ikastetxea: 27.000 €

Herri Antzokian eta Zuhaizti zentro sozialean inbertsioak:  47.000 €

*Garapenerako laguntza:  105.000 €