20110420PHT18238 originalEkitatea, progresibitatea eta birbanaketa izan dira ezarpen hori egiteko erabilitako printzipio nagusiak

Ordiziako Udalak KPIaren araberako igoera ezarriko die 2014 udal zerga eta tasei. Hala onartu zuen Udalbatzak joan den ostegunean egin zuen osoko bilkuran. KPIaren araberako igoera hori %1,5ekoa izango da. Krisi ekonomiko larri honen aurrean, gutxien duten herritarren eskubideak bermatzea izan du Bilduko udal gobernuaren lehentasuna.

Hiru dira udal gobernu taldeak KPIaren igoera hori aplikatzeko erabili dituen printzipio nagusiak: ekitatea, progresibitatea eta birbanaketa. Gobernu taldeak argi du udala herritarrei zerbitzuak emateaz arduratu behar den erakunde publiko bat dela, nahiz eta jakitun den krisi egoerak gastuaren berrazterketa sakona eskatzen duela, lehentasunak ondo finkatuz, baina zorroztasunez eta zuhurtziaz jokatuz.

Zergen aplikazio progresiboarekin, esaterako, diru-sarrera gutxien dituzten herritarrei karga fiskala gutxituko zaie, eta beraien irabaziekiko portzentaje txikiagoa ordainduko dute. Gutxieneko soldata interprofesionalera iritsi ez edo oso gertu ibiltzen diren herritarrei, berriz, Gizarte Ongizate sailetik zein kontu hartzailetzatik bideratzen diren laguntzen bitartez, hobariak ezarriko zaizkie salbuespen moduan. Horrez gain, zailtasunak dituzten herritarrei, epekako ordainketa aukera ahalbidetzen jarraituko du udal gobernu taldeak. Birbanaketari dagokionez, gehien duenak gehiago ordaintzea da udalaren irizpidea, gutxien duenaren mesedetan.

Azkenik, iruzur fiskala ekiditeko neurriak aplikatzen saiatuko da Ordiziako Udala.