Eskaerak azaroaren 30a baino lehenago aurkeztu behar dira

Ordiziako Udalak udalerriko etxeetan irisgarritasun arazoak konpontzeko obrak egiteagatik dirulaguntza emateko deialdia zabaldu du. Diru-laguntzak  2015ean baimendu eta  2016ko ekainaren 30 baino lehen amaitu diren lanei emango zaizkie.

Aurkeztuko diren eskaerei aurre egiteko, 2016ko aurrekontuan 11.000,00 euroko kopurua aurreikusi da. Itzuli beharrik gabeko zuzeneko diru-laguntza bat denez, eraikin bakoitzeko etxebizitza-kopuruarekiko proportzionalki banatuko da, betiere baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak Ordiziako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira  azaroaren 30 baino lehen. Honako dokumentazio hau atxiki beharko da:

a) Eskabide-orri normalizatua behar bezala beteta, deialdia arautzen duten baldintza guztiak onartzen direla adierazita, eta diru-laguntza jasoko duten obrak egingo diren eraikinak zenbat etxebizitza dituen adierazita.

b) Ez gaitasunaren bat duen edo 65 urtetik gorako pertsonaren edo pertsonen okupazioa justifikatu.

c) Obra bukaerako ziurtagiria dagokion teknikariak sinatua.

d) Obra bukaerako likidazioa, edo dagozkion fakturak.

e) Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Kontseilaritzak egindako baimen-boletina.

f) Eskatzailearen edo jabekideen erkidegoaren (eskatzailea berau denean) IFZ/IFKren fotokopia.

g) Jabekideen erkidegoak badira, jabekideen erkidegoaren banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria; beronek, erkidego eskatzailearen identitatearekin bat etorriko dena. Agiri hauetako edozeinek balioko du: banku-laburpenaren fotokopia; libretaren fotokopia; banku-erakundeak emandako ziurtagiria edo banku-erakundeak jarritako zigilua, diru-laguntza eskatzeko agiriko «erkidegoaren banku-datuak» atalean.