2015-02-12 dorreaEkainerako lanak bukatuta egotea aurreikusten du udalak

Ordiziako Udala herriko taldeentzako lokalak egokitzen hasi da Dorrea eraikinean, Correosek garai batean erabiltzen zuen egoitzan. Udal aurrekontuak osatzeko herriko eragileekin egindako 'Ordizia Zabalik' partaidetza prozesuan lokalen beharra adierazi zioten udalari herriko taldeek, eta udalak lehenetsitako 45 proiektuen zerrenda sartzea erabaki zuen. 49.750 euro bideratuko dira lokalak egokitzera, eta lanek hiru eta hilabete eta erdi iraungo dute.

2015-02-12 planoaLokalak egokituko diren eremuak 120 metro koadroko azalera du, eta bertan lau gela itxi –bulego modura edota bilerak egiteko¬-, erabilera anitzeko espazio bat ¬¬–biltegi modura erabil daitekeena- eta komuna egingo dituzte udal langileek. Dorreako lehen solairuan Gipuzkoako Foru Aldundiak duen kirol bulegoa lokal berri honetara pasatzeko aurreikuspena dago. Bien bitartean, espazio horren antolaketa eta funtzionamendua zehazteko lanean ari da Ordiziako Udalak.