2015-02-04 hesia'Auzoz auzo' dinamikan auzotarrek egindako eskaera bat zen

Ordiziako udal langileek atzo eta astelehenaren artean egurreko hesi berriak jarri dituzte Otegi-Enea auzoan. Ordiziako Udalak sustatuta urrian egin ziren 'Auzoz auzo' dinamikaren barruan auzotarrek egindako eskaera bat izan zen hesiak jartzea, bertako parkean jolasean ibiltzen diren umeen segurtasuna bermatze aldera. Hesien ondoan, zuhaixkak landatuko dira eguraldiak baimentzen duenean. Lan hauek eginda Otegi-Eneako eremu guztia hesituta gelditu da, 2013ko maiatzean jarri zen landare-hesiari segida emanez.