MonopatinaZenbait gaztek gurpil-oholen erabilera desegokia egiten dutelako hasiko dute kanpaina

Ordiziako Udaltzaingoak gurpil-oholen (monopatinak) gaineko kontrol kanpaina egingo du, herrian zenbait gaztek gurpil-oholen erabilera desegokia egiten dutela sumatu dutelako. Ordiziako trafikoari buruzko udal ordenantzak hau arautzen du gurpil-oholen erabilerari buruz:

15.5 art. "Irristailu, gurpil-ohol eta umeentzako bizikleta edo trizikloek berentzat gordetako erreietan ibili behar dute eta halakorik ezean, oinezkoen guneetan ibili ahal izango dira, oinezkoen multzoak hartarako aukera ematen duenean, baina beti ere oinezkoek duten lehentasuna errespetatuz eta haientzat arriskurik sortu gabe, abiadura oinezkoenari egokitua."

15.5.1 art. "Debekatua dago irristailu, gurpil-ohol eta antzekoekin galtzadetan ibiltzea."

Bi artikulu hauek izango dira udaltzainek zainduko dituztenak.