2013-09-26 Zumalakarregi zuloaHerritarren batera adostutako inbertsioetako bat da

Auzoz auzo dinamikaren barruan iazko urte bukaeran herritarrekin batera adostutako beste inbertsioetako bat gauzatuko da egunotan. Atzo, asteazkena, hasi ziren Zumalakarregi kaleko zuloa kopondu eta asfaltatzea egiteko lanak prestatzen. Horren ondorioz, larunbatera bitarte, Altamira auzora Gernika Arbola pasealekutik (Majori kiroldegira igotzeko bidetik) sartu beharko da. Irten, aldiz, Zumalakarregi kaletik egin ahalko da.

Herriko auzo ezberdinetan inbertsioak egitea erabaki zen iaz, eta udalak 100.000 euro gorde zituen aurrekontuetan adostutako lan horiek egiteko. Zumalakarregi kaleko zuloa konpontzeko 10.000 euro bideratu dira. Hauek dira bilera haietan onartutako inbertsioak:

-Eskarabilako atseden-lekua: 28.750€
-Plaza Nagusiko komunaren konponketa: 29.100€
-Otegieneako ezinduentzako ranpa: 15.000€
-Otegieneako seto landaketa: 3.500€
-Okorroko parkearen konponketa: 4.940€
-Zumalakarregi kaleko zuloaren konponketa: 10.000€