Urriaren 10ean izango da Beasainen, baina aurretik txanda hartu behar daUrriaren 10ean, 09:00etatik 13:45era, Beasaingo Kale Nagusiko 9. zenbakiaren atzealdean dagoen lokal batean jarriko den unitate mugikorrean egingo da. Aldez aurretik aurre-txanda eskatu beharko da, Irungo IAT bulegoko telefono honetara deituz 943 62 63 00.
Aurkeztu behar den dokumentazioa hau da:
-Zirkulazio baimena.
-Azterketa teknikoaren txartela.
-Aseguruaren ordain-agiria.