UDALTZAINGOAREN OHARRAK MOZORRO GAUARI ETA MATUTINARI BEGIRA
Ostegunean, uztailaren 25ean, eta ostiralean, uztailaren 26an, kontuan hartu beharreko oharrak
Ordiziako Udaltzaingoak herriko kuadrillei hainbat ohar helarazi nahi dizkie, mozorro gauari eta Matutinari (goizaldeko danborradari) begira. Hauek dira:
Uztailak 25:
-Oinezko gunera (Gudarien Etorbidea, Foruen pasealekua eta kasko zaharra) ezingo da sartu karrozekin 17:00ak arte. Hau da, Ordiziako Klasikarako erabilitako hesiak eta material guztia jaso arte.
-Jaimak (Haimak) eta karrozak Frai Andresen estatuatik behera jarri beharko dira 21:00ak arte. Kontutan hartu behar da egun eta ordu horietan ekintza gehiago ere izaten direla eremu horretan.
-Mozorrotzeko erabiltzen diren ibilgailuak gainontzeko ibilgailuak bezala tratatuko dira oinezko gunetik kanpo, eta trafiko araudi bera bete beharko dute.
Uztailak 26:
-Matutina edo goizaldeko danborrada igarotzen denean paso utzi beharko zaio.
-Goizeko zortziretan (08:00) jaimetako eta karrozetako musika eten egin behar da. Geltoki inguruan ibilgailuen zirkulazioa bermatu behar da.
-Gogoratu udalak jaimak eta gainontzeko materiala jasotzeko zerbitzu bat duela 09:00etatik aurrera.
-Mozorrotzeko erabiltzen diren ibilgailuak gainontzeko ibilgailuak bezala tratatuko dira oinezko gunetik kanpo, eta trafiko araudi bera bete beharko dute.