BARRENA KULTUR ETXEKO ERAKUSKETA ARETOAN ORTZADAR ELKARTEAREN ARGAZKI ERAKUSKETA.

Inaugurazioa: azaroak 20 , asteartea, arratsaldeko 19:00etan

Azaroaren 20tik abenduaren 5era Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan “Ortzadar Ordizia IX. Argazki erakusketa” izango da ikusgai. Erakusketako ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da. Ortzadar Argazki Elkartekohainbat partaideren lanak daude ikusgai: Amaia Oar-Arteta, Angel Fernandez “Sakatxa”, Carlos Iraeta, Francisco Albarran, Iñaki Hidalgo, Jose Ignacio Rodriguez, Joxemi Romero,  Miguel Cavero, Juan Mendizabal eta Aitzol Arruabarrena.

KAMERATA OIASSO TALDEA BARROKO AIRE-ren LAUGARREN KONTZERTUAREN PROTAGONISTA

Aurrera jarraitzen du Ordizian musika barrokoari eskainitako zikloak. Igande honetan izango da Barroko Aire egitarauaren laugarren kontzertua, herriko parrokia elizan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Bertan, proposamen interesgarria Kamerata Oiasso taldearekin, Italiara bidaia “Viaggio musicale” kontzertuarekin.

IGANDEAN "ZAMBRA BARROCA" KONTZERTUA ANDREAS PRITTWITZ + LOOKING BACK TALDEAREKIN

Aurrera jarraitzen du Ordizian musika barrokoari eskainitako zikloak. Igande honetan izango da Barroko Aire egitarauaren hirugarren kontzertua, herriko parrokia elizan, arratsaldeko 6:30etatik aurrera. Bertan, proposamen interesgarria, Andreas Prittwittz musikariak eta Looking Back taldeak “Zambra barroca” kontzertua proposatzen dute.“Zambra barroka” programak barrokoa eta flamenkoa nahasten duen proposamena da, bertan Bach, Vivaldi edo Purcellen lanak flamenkoko palo desberdinekin uztartzen dira, hala nola txakonekin, buleriekin, tangiloekin… eta jazz ikutuak ere badaude. Bi mundu desberdinak, garai desberdinak, sustrai desberdinak, timbre eta instrumentu desberdinak, baina kontzertu honetan elkartuko direnak.

LARUNBATEAN, PLAZA NAGUSIAN "TXIRINBOLO" IKUSKIZUNA GARI, MONTXO ETA JOXELONTXO PAILAZOEKIN

Larunbata honetan, Plaza Nagusian, arratsaldeko 18:30etan Gari, Montxo eta Joxelontxo pailazo taldeak bere azkeneko lana  “Txirinbolo”  eskainiko du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako «Kale antzerkia bultzatuz» programaren barruan.  Barre egin dezagun denok! Ongi pasa dezagun! Ikuskizuna hastera doa! Pailazoak iritsi dira! Gari, Montxo eta Joselontxo!!! Ilusioz eta alaitasunez beteriko kutxa eta maletaz beterik datoz eta abentura berriez gozatzeko aukera emango diguten tresna eta asmakizun bitxiez. Ikuskizunetan denok parte hartu dezakegu pailazo hauen ateraldi eta gertakariekin, magia eta musikarekin, nahiz eta instrumentu bitxiekin egina izan.