Ordiziako alde zaharra edo gune historikoa, berriro ere erdi aroko edo aintzinako periaren eskenatokia bihurtuko da, aurten bere hemezortzigarren edizioa ospatzen delarik. Maiatza helduta eta artzain periaren arrastoak galtzeko denborarik eman gabe, berriro ere aparteko azoka batean murgilduko gara. "Antzinako Periak" tituluarekin, datorren astebukaeran, Ordiziak erdi-aroko azokaren hemezortzigarren ekitaldia egingo du. Azoka berezia benetan, larunbata eta igandez, hilak 25 eta 26, Ordiziara bisitari ugari ekarriko duena.
Ordiziako Plaza Nagusia eta bere inguruak itxuraz aldatuko dira eta erdi-aroko kutsua izango duen giroa sortuko da, jolas eta kulturako kutsua duen azoka egiteko.
Azoka izaten da kale eta plazak itxuraz aldatzen dituen antzerki haundia, usain bereziz, argiz, kolorez betetzean: saltoki bakoitza, personaia bakoitza, akrobatak, titiriteroak, musikariak, malabarrak, nekazal produktuak eta artisauak, beren trebeziak erakusten dituzte, zahar eta gazteen gozamenerako; garai bateko lan-moduak erakusten dira eta beste garai batzutara bidaiatzeko aukera izaten dugu.
Aldatu egiten da Ordiziako herrigune zaharra, zutoihalak zintzilikatzen dira... beste garai batzutara eramaten gaituen antzerki haundia dugu, irudimena biziarazten duena eta azokan zehar ibiltzeak gozamenerako instant batzuk izatea lortzen duena.
Jaia lehertu da, musikek jantziko dute gure herria. Merkatariek ere pisu berezia dute azokan, 70 baino gehiago elkartuko baitira Ordizian. Denetarik aurkitzeko aukera dago: elikagaiak, belarrak, otarrak, xaboiak, egurrezko jostailuak... Baita zenbait jaki goxo dastatzeko aukera... Baina azoka honen gauzarik garrantzitsuena, antzerkia da. Dena da algara, dena da jaia, dena da zarata...
Asteburuaz nabarmendu behar dena, jaia da. Jai giroa. Azokan eta beste ekintzetan ere juglareak, trobalariak, ipuin kontalariak, tailer desberdinak....
Ordiziako Arku Tiraketa klubak erakustaldia egingo du frontoi txikian, baina ez da hori izango parte hartuko duen talde bakarra. Beste batzuek ere beraien ondar aletxoa jarriko dute egunak osatuagoak izan daitezen, hala nola: Beti Argi musika banda, Larrun-Arriko abesbatza, Jakintza eta Urdanetako dantzariak edo Ordiziako Musika Eskolako banda txikia. Horiekin batera larunbatean eta igandean Urrup taldearen gorte berezia ere hartuko ditu Ordiziako kaleak eta Laguntasuna Errondailak igandeko eguerdian egingo du bere saioa.
Ordiziako Turismo Bulegoak Erdi Aroko Paketea antolatu du astebukaerarako: Erdi Aroko menua + D'elikatuz Elikadura eta Gastronomía Zentroko sarrera. Parte hartzen duten jatetxeak: Txindoki, Martínez, Zubibi, Tximista Sagardotegia eta Aldasoro. Informazioa eta erreserbak: 943 88 22 90
Egitaraua:
Larunbata, maiatzak 25
Igandea, maiatzak 26
Egunero eta ordu desberdinetan, hainbat saio egingo da azokako inguruan: Juglarrak, antzerkia, , dantza-taldeak, musikariak...
Laguntzaileak: Beti Argi Musika Banda, Rondalla Laguntasuna, Ordiziako Arku-tiraketa Taldea, Ordiziako Musika Eskola, Amets Bide eta Urdaneta Dantza Taldeak, "Larrun-Arri" abesbatza, Urrup Antzerki Taldea.