omenaldiaKukai eta Tanttaka konpainiek artistaren lana eta irudia gogoratu nahi izan zuten

Martxoaren 15ean, ostiralean, Jorge Oteizaren omenaldi ekitaldia ospatu zen Goen plazan artistaren heriotzaren hamargarren urteurrena delako aitzakiaz. Hasierako agurra Amets Bideren eta Urdaneta dantza taldearen ardura izan zen. Ondoren, Kukai eta Tanttaka konpainien txanda izan zen. Oteizak berak sortutako eskulturen eta Otehitza biraka ikuskizunean oinarritutako emanaldia eskaini zuten; plazan dantza, musika, Oteizaren hitzak, poesia... biltzea lortuz.

Hemen argazki sorta ikusgai: