Dantza zati batAsteburu honetan eskainiko da estreinako emanaldia

Larunbatean, martxoaren 9an, aurkeztuko da "Ordiziako Dantza zati bat" arratsaldeko 18:00etan Herri Antzokian. 7 minutu irauten dituen bideoaren emanaldiaz gain, "Gazta zati bat" dokumentaleko soinu-bandaren kontzertua egongo da baita ere. Bertara joateko sarrerak Barrena Kultur Etxean daude salgai. 10 €-ko kostua du bakoitzak eta opari modura "Dantza zati bat Ordizia" DVDa emango da.

Kontzertuaren ondoren eta eguna ondo amaitzeko, eskualdeko Korrikako afaria egongo da Beasainen. Eta afalondoren, AIKO taldearekin erromeria. Tiketak Barrenan daude eskuragarri.

Helduek ez ezik, haurrek bideoa ikusteko aukera izan dezaten igandean, martxoaren 10ea, emanaldi berezia eskainiko da arratsaldeko 16:00etan Herri Antzokian. 14 urtetik beherakoentzat dago zuzenduta eta erabat doan izango da. Ondoren, Herri Antzokia hustu eta igandeko ohiko saioa egongo da 16:45tan.

Kartela: