Goiztiri AEK euskaltegiak, Intxaurpe elkartearen eta Beasaingo udalaren laguntzarekin, antolatuaBihar, arratsaldeko 18:00etan, talo ikastaroa eskainiko dute Segurako talogileek Arriarango Intxaurpe elkartean. Taloa egiteaz gain, hau dastatzeko aukera ere izango dute bertara hurbiltzen direnek.
Interesa duen edonori zuzendutako ikastaroa da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa. Horretarako, nahikoa da Ordiziako edo Beasaingo euskaltegira joatea. Eta bertara hurbildu ahal izan ezean, e-postaz edo telefonoz egitea posiblea da. Ordiziaren kasuan,
Izena emateaz gain, txartela erosi beharko da. 12 urtera arteko haurrentzat 2€-ko kostua dauka eta 4€-koa gainerakoentzat.
Hemen kartela ikusgai: http://ow.ly/i1vtk