Ordizia eta Beasaingo Udalek elkarlanean antolatutako Antzerki Garaia programa urtarrilaren 14an hasiko dugu. 8 obra eskainiko dira guztira, antzerkiari eta batez ere euskarazko antzerkiari bultzatuz. Emanaldi guztiak 20:30etan hasiko dira, eta hemen duzue programa osoa.
Emanaldi bakoitzeko sarrera 12 eurokoa izango da eta emanaldi guztien abonoa 72 eurokoa. Sarrerak urtarrilaren 10a bitarte eskura daitezke Barrenan edo 943 80 56 30 telefonoan, eta egunean bertan lehiatilan.

Programa 2022