Ordiziako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta,  Barroko Aire zikloak amaiera bikaina izango du igande honetan, Ander Telleria eskusoinujoleak proposatzen duen “Ad maioren Dei gloriam” programarekin. Kontzertuan Anna Margules xirularia eta Tetraphilla Ensembleren ahotsak izango ditu lagun Telleriak.

Ad Maiorem Dei Gloriam Loiolako San Inazioren bizitzako ibilbide bat da, bere garaiko musikaren bidez eta bere bizitzako gertaera garrantzitsuenekin lotutakoa. Kontzertuaren izenburua Loiolako San Inaziok bere idazkietan erabili zuen esamoldeagatik eta bere konpainian hartu duen garrantziagatik dator (Ad Maiorem Dei Gloriam (Jainkoaren aintza handiagorako)). Iturri historikoekiko errespetuz egindako programa da, eta, aldi berean, hain ezohiko eta aukera askotara irekitako formazio baten interesa,  eta musika-literaturako lanik ederrenetako batzuk biltzen dituen programa bat bateratzen ditu.

Kontzertua bi lo-kantakin  hasten da: Haurtxo txikia negarrez dago eta Dos Ánades  J. Antxietarena (1462 -1523). Bi kantak Loiolaren jaiotza Azpeitian irudikatzen dute. C. Janequinen (1485 - 1558) La guerre txundigarriarekin jarraitzen du kontzertuak, bere soldadu garaia iraudikatuz eta Lauaxetaren testuetan oinarritutako A. Valverderen (1943) “Amaiur”  abestia Iruñeko gazteluko batailan kokatzen gaitu. Hortik aurrera, kontzertuan santuak bere bidaietan bisitatu zituen lekuetako obrak interpretatzen dira.

Interpretazioan, Ander Telleria izango da, nazioarteko kritikaren arabera, akordeoiaren miraritzat hartzen dena, eta nazioarteko proiekzio handieneko bost interprete gazteetako bat; Anna Margules, antzinako musikan aditua den flauta jotzailea; eta Tetraphilla Ensembleren ahotsak, antzinako errepertorioaren gure garairako soinu propio eta egoki baten bilaketa ezaugarri duena.

«Ad Maiorem Dei Gloriam» programa talde bakar eta moderno batek interpretatzen du, eta errespetu handiz heltzen dio programari, gaur egun historiako figura garrantzitsuenetako batean oinarritutako kontzertu bikain batez gozatzeko aukera ematen digun bizitasuna eta aniztasuna emanez.

Loiolako Inazioren bizitza ezagutzeko musika-ibilbidea igande honetan, 18: 30ean, Parrokian. Sarrera librea izango da lekua bete arte, eta dagozkion segurtasun-neurriak bete beharko dira.