Bihar hasi eta azaroaren 5era Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan, Frédéric Gutiérrez Barde artistaren pinturak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik ostiralera irekita Barrenako ordutegiarekin (9:00-13:00/16:30-20:00) (Igandetan eta jaiegunetan itxita).

Erakusketaren katalogoan horrela aurkezten da Gutiérrez Barderen lana: Frédéric Gutiérrez Barderen ustez, ez dago hierarkiarik materialen eta euskarrien artean.

Materialen erresistentziak, pigmentuen portaerak, oxidoak, metalak edo marmol-hautsak, argia sortzen duen materiari buruzko hausnarketa bideratzen dute, kontenplaziora gonbidatzen duen sakontasun poetikoa emanez.

Artistak giza izaerari buruzko hausnarketa egiten du Aurpegien bidez, irudikapen enigmatiko bat lortu arte manipulatuz, eta misterioari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituzte, hain gertukoa eta zeharkaezina izanik. Ikusleari interpretatzeko askatasuna ematen dioten lanak dira.

Bere azterketan abstrakzioa eta forma modu naturalean elkarrekin bizi dira. Beti interesatu zaio hainbat ildo batera lantzea, aldez aurretik pentsatu gabe,askatasun osoz. Bere azken lan abstraktuetan kolore beltza da protagonista nagusia. Hala ere, lehen planoetan agertzen diren brotxakada ilunen artean, paper edo oxidoz osatutako oinarri batetik datozen distira beroak ikus daitezke. Hutsaren inguruan margotzen du, argiari forma emateko…