Kultura Familian bizi izenburupean, Udal Kultura Sailak familientzako jardueren programa berritzailea jarri du abian, eta abendura bitartean bost ikuskizun eskainiko dira Herri Antzokian, guztiak igandeetan eta goizeko 12:00etan, asteazken batean arratsaldean eskainiko den obra izan ezik.

Familia askok transmititu nahi diete beren seme-alabei kulturarekiko zaletasuna oro har: literatura, pintura, zinema, antzerkia, eskultura, argazkilaritza... Kultura familian programak horretarako pista batzuk eskaintzen ditu, musika, pailazoak, ipuin musikal bat, txotxongiloak eta haur literaturako klasiko baten bertsio moderno bat eskainiko dituen ziklo batean.

Zikloa igandean, hilak 17, hasiko da goizeko emankizunean, eguerdiko 12:00etan, Turukutupa taldearen eskutik musika proposamen batekin. Bertan, Herri Antzokiko agertokira "Reziklate!" lana eramango da. Kontzertu familiarra izango da, eta bertan munduko hainbat musika aurkeztuko dira, hala nola Euskal Herrikoa, Afrikakoa, Latinakoa, Iberiakoa eta abar. Emanaldia musika-pedagogia eta hondakin-materialak musika tresnak egiteko  birziklatzea uztartzen dituen proiektua da.

Azaroan zikloko hiru emanaldi aurkeztuko dira, lehena igandean, hilak 7 (12:00), Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoekin. Ikuskizun honek antzerkia, komedia, pailazokeria eta dantzaldia eskaintzeaz gain, martxa handia eskaintzen du, betiko abestiekin: « Paristik Natorren »…

Azaroaren 21ean (12:00), Didau taldearen txanda izango da, Prokofieven “Peru eta otsoa” ipuin musikalaren bertsio bat eskainiko duena. Musika sinfonikoa modu dibertigarrian hurbiltzeko asmoz sortutako ipuin musikal bat da, denboraz kanpokoa eta adin guztietako haurrei zuzendua.

Azaroaren 24an, Tolosako Txotxongilo Jaialdiaren eskutik, Poloniako Ola Muchin konpainiak bere ikuskizuna “Kukuryku” aurkeztuko du, arratsaldeko 17:30etan.

Eta zikloa abenduaren 12an itxiko du (12:00etan), Borobil Teatroa konpainiaren eskutik datorren « Hansel y Gretel » klasikoaren bertsio originala, Grimm anaien klasikoaren bertsio dibertigarria eskainiz.

Ziklo honetarako sarrerak Barrena Kultur Etxean eskura daitezke 5 euroko saioko prezioan eta ziklo osorako abonua eskuratzeko aukera eskaintzen da 15 euroko prezioan (5 ikuskizun). Familian kulturaren magiaz gozatzeko aukera paregabea.