Igandean, Plaza Nagusian, arratsaldeko 19:00etan GenEroa dantza-ikuskizuna eskainiko da. Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa da, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

D a n t z a r e n b i d e z , g o r p u t z a r e n mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Dantza emanaldian, 6 dantzari eta ikuskizuna gidatuko duen pertsona bat izango dira taula gainean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte,  musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek zein hainbat baliabide materialek ikuskizuna osatuko dutelarik.

Euskal Dantza Tradizionalak oinarri hartuz, dantza diziplina ezberdinen (garaikide, klasiko etab.) ukitua duten koreograf ia eta interpretazio  uztarketa eskaintzen du Kimua Dantza Kolektiboak proiektu honetan. Segidan aurrera emango den mediazio parte-hartzailea, gorputza,  mugimendua eta espazioaren erabilera esploratu eta kontzientzia introspektiboa lantzeko helburuz egingo da.

Sarrera doakoa eta librea da, aforoa bete arte.