Ostiral honetan, hilak 11, Deabru Beltzak taldeak "Diberti-dantza" kale antzerki familiarra aurkeztuko du Urdaneta Ikastetxeko patioan; sarrera dohan eta edukiera mugatua.  Emanaldia Udaleko Kultura sailak antolatzen du eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak babestutako "Kale Antzerkia Bultzatuz" programaren barruan egiten da.

Musika, jolas eta dantzekin osatutako formula berriarekin Deabru Beltzak taldekoek buruz behera jarriko dute Urdaneta ikastetxeko patioa. Diberti-dantza-ri esker, gurasoek eta haurrek bat egingo dute dibertsioaren zurrunbiloan. 0-99 urte bitarteko edozeinentzako, ezin hobea.

1996an sortu zuten Deabru Beltzak konpainia eta Bilboko Iturrialde auzoan du egoitza. Kaleko antzerkia egiten duten euskal konpainien artean nabarmentzen da “Deabru Beltzak” eta nazioarteko proiekzio handia du. 22 urte hauetan konpainiak 3000 emanalditik gora eskaini ditu mundu guztiko 35 herrialde baino gehiagotan.

Euskal Herriko hainbat antzerki taldetik zentozen aktoreek sortu zuten1996an Deabru Beltzak kale antzerkia. Bilboko Iturrialde auzoan du egoitza. Kaleko antzerkia egiten duten euskal konpainien artean nabarmentzen da “Deabru Beltzak” eta nazioarteko proiekzio handia du Sortu zenetik 10 antzezlan aurkeztu dituzte, hoiekin 3.000 ekitaldi eginez, 80 aldiz enkargatu dizkiete ekimen berezien antolakuntza, 50 hiritako jaien zuzendaritza artistikoa egin dute, munduko 35 talderekin egon dira elkar lanean eta gaur egun ondoko erankundeekin kolaboratzen dute: Eusko Jaurlaritza, Ministerio Español de Educación, Cultura y Deporte, Bilbao Udaleko Kultura Saila, Gouvernement du Québec, Le Moulin Fondu, Le Forneau, Leioako Umore Azoka, Fest’Arts Libourne, Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega, Arriola Kultur Aretoa, Chalon dans la Rue, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, Portal 71 producciones culturales, Bizkaiko Foru Aldundia…etc 5 kontinente eta 35 herrialde baino gehiagotan egin dute lan, Euskal Herriko talderik nazioartekoena bilakatuz.

Emanaldian hainbat arau bete beharko dituzte ikusleek:

    Leku mugatuak izango dira , indarrean dagoen araudiaren arabera

    Pertsonen arteko distantziak gorde beharko dira

    Maskara jantzita edukitzea beharrezkoa izango da

    Garaiz etorri, jende pilaketak saihesteko. Banan-banan esertzeko denbora beharko da

    Une oro norbere tokian eserita egon beharko da emanaldia amaitu arte