01 Tadzia. Luis Martinez Aniesa. PRIMER Premio

Ekainak 11ra arte Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan  “Nikolas Lekuona X. estatu mailako argazki lehiaketan” aukeratutako lanak izango dira ikusgai. Erakusketa Barrenako ordutegian (9:00-13 / 16:30-20:00) zabalik egongo da. Sari banaketaren ekitaldia gaur astelehena egingo da 19:00etan.

Argitaratutako katalogoan Elkarteko lehendakariak,  horrela aurkeztu du erakusketa:

Hamargarren urtez jarraian, eta beste behin COVID-19ren itzalaren mehatxupean, ORTZADAR ORDIZIAk ”Nikolas Lekuona” X. Argazki Lehiaketa Nazionala antolatzea lortu du, nahiz eta ohikoa baino zailagoa izan.

   Bagenekien pandemiak eragindako itxialdi eta murrizketa garai hauetan parte-hartzea urritu zitekeela. Izena emateko epea ireki genuenean ere, une askotan horrela izango zela uste genuen. Baina bukaeran, azken istantean, argazki batzuk biltzea lortu dugu. Parte-hartzaile kopurua gutxitu egin da aurreko urteekin alderatuta, eta ziur asko COVID-19ak eragina izango du; hala ere, gero eta lehiaketa gehiago digital bilakatzeak eragina duela uste dugu, horrek erosotasuna baitakar. Nolanahi ere guk  paperezko euskarriaren alde egiten dugu eta luzaroan horrela jarraitzea espero dugu.

    Goian deskribatutako guztia gorabehera, parte-hartzeak eta jasotako lan kopuruak gure itxaropenak gainditu ditu. Beti bezala, katalogoa motz geratu zaigu. Kalitatezko lan ugari izan ditugu, eta, beraz, aukeraketa egin behar izan dugu. Aktan azaltzen den bezala, epaimahaiak luze eztabaidatu ondoren, saria nortzuek lortu duten erabaki du. Plazer handia izan da epaira gerturatu ahal izatea, izan ere, lurtarrenen begietatik oharkabean pasatzen zaizkigun puntu eta ñabardurak aztertzeko  aukera eman digu epaimahaiaren begirada arakatzailearen bidez.

   Lerro hauen bidez, zorionak eman nahi dizkiegu irabazleei, eta agur bero bat bidali parte-hartzaile guztiei. Epaimahaikideei ere egindako lan gogorra eskertu nahi diegu, egia esan, ez dute oso lan erraza izan. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu laguntza eman duten erakundeei, haiek gabe ezinezkoa izango bailitzateke lehiaketa hau egitea. Baina, batez ere, zuei guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuen laguntzarik gabe, eta zuen lanik gabe, ez baitzen posible izango lehiaketa hau aurrera ateratzea.   Mila esker guztioi. Amaitzeko, animatu zaitezte argazkizale guztiak hurrengo edizioan parte hartzera!

 

Epaimahaiak: Juan Antonio Palacios, Ura Iturralde Larrañaga eta Oscar Gascon Marañon Hemen sarituak:

 

Lehen Saria:  “Tadzia”   Luis Martinez

Bigarren Saria:    “ Pensamientos”   Miquel Planells

Hirugarren Saria: “Hermanas”        Jose Ramon  Luna

Herriko Saria:      “Bascula y zabahorias”    Joxemi Romero