Ostiral honetan, hilak 21, kultur ekitaldiz beteta dator, eta horien artean aipatzekoak dira "Organic" kale antzerki familiarra Majori Plazan 17:15ean; eta 19:00etan Herri Antzokian, joan den hilean bertan behera utzitako "Losers" antzezlana. Azken emankizun honetarako sarrera guztiak agortuta daude.

Esan bezala, ostiral honetan Ameztu produkzioak taldeak "Organik" antzezlan familiarra aurkeztuko du Majori Plazan, 17:15ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak babestutako "Kale Antzerkia Bultzatuz" programaren barruan.

AMEZTU produkzioak 2006an sortutako antzerki taldea da. Ordutik 1.000 antzezpen baino gehiago egin ditu Euskal Herri zein estatuko  antzoki, enparantza, areto eta kaleetan. Hainbat feria zein jaialditan gonbidatuta izan da, hala nola: Tarrega, FETEN, kaldearte (publikoaren saria), Kalerki, Araiako umore jaialdia,…. Ameztu taldearen helburua publiko familiarra da. Antzerki ñoño, aspegarria eta nekagarria alde batera uzten dute eta bere aurrean jartzen den pertsona orori (aita, ama, ume, aiton-amonak,,…)momentu dibertigarri eta hunkigarri pasaraztea da gehien maite dutena.

“Organik” kale-ikuskizuna da eta umorearen, parte-hartzearen, txotxongiloen eta clown fisikoaren bidez mundu naturalarekiko eta landare-erresumarekiko enpatia eragin nahi du. Pertsonaia xelebre batek altruismoaren alaitasuna eta lore, barazki, fruitu eta lekaleekiko elkartasuna dastatu eta bere esker ona adierazten die lagun xume hauei. Landareen askapen organikoaren frontearen bidez. bere mezua helarazi nahi du: "Barazkiek sentitu egiten dute, kontzientzia dute eta eboluzioaren idealera iritsi nahi dute”.

Mugimendu begetalista horrek bizitza ororen errespetua defendatzen du, eta landare-izakien borroka izugarria berdindu eta haien existentzia duindu nahi du. Abentura zentzugabe hauek, bizitza naturalari kantu alai bat osatzen dute.

Naturarekin eta landareen munduarekin enpatia sortu nahi duen ikuskizun bat da. Horretarako umorea, parte-hartzea, txotxongiloak eta clown bat erabiltzen ditu.

Ikuskizunaren sipnosia: Ausarta, bihotz oneko eta bio-abenturazalea den Mr Naturalek barazki eta fruituak maite ditu eta ahotsa eta bizitza ematen die; Zaintzeko eta maitatuak izateko eskatzen dute, izan ere haiek dira munduko edertasun-distira nagusienak.

Baina Mr Naturalek badauka bere itzala, sabeleko alde ilunetik ateratzen dena, “Yoyo” izenekoa. Jatun krudel galanta da! Bere gosearekin bizitza etxekotu eta esklabo bihurtu nahi du berak pentsatzen bait du landare guztien jaun ta jabea dela eta eskubiderik ez dutela.

Mr Naturalek bere itzala besarkatu egingo du, eta holan bere alde ona askatu egingo du maitasunez betetako bizitza lortuz. Izan ere Ama-Lurra maitatzea, Ama-lurra bilakatzea da.

Kultur emanaldietan bertan hainbat arau bete beharko dituzte ikusleek:

    Leku mugatuak izango dira ekitaldietan, indarrean dagoen araudiaren arabera

    Pertsonen arteko distantziak gorde beharko dira

    Maskara jantzita edukitzea beharrezkoa izango da

    Garaiz etorri, jende pilaketak saihesteko. Banan-banan esertzeko denbora beharko da

    Une oro norbere tokian eserita egon beharko da emanaldia amaitu arte