Libre gelditu daitezken  sarrerak ostiralean bertan erosi ahal izango dira 18:15etatik aurrera Herri Antzokiko leihatilan

COVID19aren ondorioz ezarritako konfinamenduak pertsonen mugimenduak murriztu ditu eta horrek eragina izan du Antzerki Garaia programaren baitan. Hala, ostiraleko antzezlanerako sarrerak eduki eta joan ezin dutenei dirua itzuliko zaie. Sarrerak Herri Antzokian edo Barrenan itzuli ahal izango da ostiraleko 12:00ak baino lehen edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz. Antzezlana ikustera etorri ezin direnei garrantzitsua da ohartaraztea aldez aurretik jakinarazi behar dutela, honela, eserleku horiek beste ikusentzuleek betetzeko aukera emango da.

Ostiral honetako antzezlana "Mis mejores hazañas" da, Luis Zahera aktorearekin, 19:00etan. Emanaldi honetarako libre gelditu daitezken  sarrerak ostiralean bertan erosi ahal izango dira 18:15etatik aurrera Herri Antzokiko leihatilan. Zahera aktore galiziarrak bere alderdirik komikoena aurkeztuko du, monologuistarena, komedia show-arekin, arlo pertsonaleko eta profesionalez beteriko ibilbidea, barrez lehertuko duena. Esperientzia eta istorio pertsonalez betetako showa da, eta bere bidaiez, lanez, maitasunez eta familiaz hitz egingo digu, beti ere surrealismoaren ikuspegitik begiratuta, Zaheraren ukitu bereziarekin. Eta, nola ez, bere Goya sariaz ere hitz egingo du.

Abonoei dagokienez, Ordizian egindako abonoen kasuan, zikloaren amaieran itzuliko da zenbateko proportzionala, eta Beasainen egindako abonuen kasuan, abonatuek Usurbe Antzokira jo behar dute edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidali.