Atzo arratsaldean egin zen Ordizian Giza Eskubideak Herria V. Nazioarteko Korto Lehiaketaren finala eta sari banaketa. Bertan, lehen postua, ‘Mama’ laburmetraiak irabazi zuen 1.000 euroko ordainsaria. Horrez gain, Sari Gaztea ere lortu zuen, 300 euroko saria eskuratuz. Espainiako ekoizpena da hau, eta Eduardo Vieitez da zuzendaria.

Goierriko egileek ere izan dute saria. Hain zuzen ere, Goierriko korto onenaren saria Nahia laburmetraiak eskuratu du. Terapistak antzerki taldea, Oianguren Institutuko kideek. Hauek ere 300 euroko saria eskuratu dute.

Lehiaketari buruzko beste datu batzuk:

Nazioarteko atalean aurtengoan, 179 film labur jaso dira munduko 26 herrialdetatik: Euskal Herria, Mexiko, EEBB, Brasil, Taiwan, Arabiar Emirerri Batuak, Alemania, Frantzia, Txile, Peru, Espainia, Italia, Herbehereak, Libano, Kroazia, Kuba eta abar.

Euskal Herritik 5 film labur jaso dira, eta hauetako 1 Goierritik. Eskerrik beroenak ematen zaie antolakuntzarik, beraien lanak bidali dizkiguten sortzaile guztiei.

Ikuskapen Komisio batek, 179 film labur horietatik 8 film labur finalista hautatu ditu.

AMA. SOLO CERCA DEL MAR. SOLA IN DICESA. LEO Y ALEX. ASSIA. ROOMING. MANGI MELI. MAMA.

Ikastetxeetan, DBHko ikasleekin, parte-hartze prozesu bat eraman da aurrera “Sari Gaztea” aukeratzeko. 273 ikaslek eman dute bozka. Azkenik, sari banaketaren jaialdira hurbildu diren guztiek osaturiko epaimahaiak irabazlea hautatu du.