Ortzadar argazki elkartearen erakusketa zabalduko da gaur, ostirala

Azaroaren 20tik abenduaren 11ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan “Ortzadar Ordizia XI. Argazki erakusketa” izango da ikusgai. Erakusketako ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da.

Ortzadar Argazki Elkarteko hainbat partaideren lanak daude ikusgai: Amaia Oar-Arteta, Anaitze Jauregi, Angel Fernandez “Sakatxa”, Carlos Iraeta, Iñaki Hidalgo, Jose Ignacio Rodriguez, Joxemi Romero,  Miguel Cavero, eta Aitzol Arruabarrena.

Erakusketarako egindako triptikoan horrela aurkezten da erakusketa:

Ondorengo hitz hauen bidez Ortzadar Elkartearen erakusketa aurkeztu nahi izan dugu eta aldi berean argazkietara gerturatuko gara; izan ere, elkarteak urteroko hitzorduari ez dio huts egin. Erakusketan Ortzadarreko 9 bazkideren 27 argazkiak jasotzen dira eta beraien begiradaren bitartez, irudien bitartez, paisaiak, begiradak, objektuak, uneak eta abar jasotzen dira era oso pertsonalean eta aparteko sentipen eta emozioak eskaini eta islatzen dituzte.

"Argazkiak oraina baino ezin du irudikatu. Argazkiak atera ondoren, subjektua iraganaren parte bihurtzen da. " Berenice Abbott

"Kamera baten osagairik garrantzitsuena haren atzean dago". Ansel Adams

"Argazkigintza da mundu osoan uler daitekeen hizkuntza bakarra". Bruno Barbey "

"Argazkigintzak emozioa bultzatzen duten irudiak sor ditzake, gai bakar batean oinarrituta, hori da gauzarik bikainena". Brassai "

 "Argazkigintza borroka bat da. Etsaia denbora da, eta garaitu egiten duzu une egokia izoztea lortzen duzunean, eta zutaz eta gertatzen ari denaz hitz egiten duen zerbait hil eta betiko desagertzea saihesten duzu. " Cristina García Rodero

"Zu eta zure kamera zara zeu. Zure argazkietan dauden mugak pertsona gisa izan ditzakezun berberak dira, zer garen ikusten baitugu ". Ernest Haas

"Argazki batek atsegina, alaia eta ederra izan behar du. Bizitzan gauza aspergarri asko daude eta ". Auguste Renoir

 

Zale guztiei zabalik


Erakusketa abenduaren 5era arte Barrena Kultur Etxean ikusgai izango dute argazkizale guztiek eta publiko orokorrak.

Asteartero, 19:00etik 21:00ak bitartean Barrena kultur etxean duten lokalean biltzen dira elkarteko bazkideak, argazkigintzaren inguruan sortzen diren askotariko gaiei buruz hitz egiteko, esperientziak konpartitzeko edo irteera eta tailerrak antolatzeko.

Erakusketa ostiralean zabalduko da arratsaldeko 19:00etan.