Joan den martxoaren 7an "Kontatu gurekin" narrazio lehiaketa egin zen D 'Elikatuz gunean, Udalak antolatzen duen "Ahoz Aho" Ahozkotasunaren Jaialdiaren barruan. Jaialdi hori bertan behera geratu zen egun batzuk geroago, alarma egoera ezarri zelako, eta horrek konfinamendu orokor batera eraman gintuen. Orain berriz aurkezten da jaialdia, larunbatean hasita eta datorren astean zehar.

COVID19k eragindako edukiera murrizketak direla eta, gonbidapena beharko da kontzertuetara joateko. Saioetara joan nahi dutenek gonbidapena eskatu beharko dute Barrena Kultur Etxean (943805630)/Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Larunbatean Barrena Kultur Etxean bi saio eskainiko ditu jaialdiak. Lehendabizikoa arratsaldeko 5etan, Ane Gebara gasteiztarrak eta Tarana Karin Azerbaijanekoa eta Tolosan bizi dena, euskaraz eskainiko duten saioa. Eta Ahoz Ahok eskaintzen duen ohiko kale hitzordua Barrenara ere joango da aurten, segurtasun eta edukiera arrazoiengatik, eta 19: 00etatik aurrera magia saio berezia eskainiko du euskaraz eta gaztelaniaz Diego Calavia errioxarrarekin (Errioxa) eta David Blanco eta Imanol Ituiño euskaldunekin.

Astelehenean jarraituko du jaialdiak Barrenan, Odei Arregirekin eta arratsaldeko 6etatik aurrera euskarazko ipuin saioa eskainiko du. Horrez gain, Odei Arregi eta Aitor Vinagret narratzaileak Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetara hurbilduko dira egunotan.

Ostegunean, hilak 12a, arratsaldeko 6etan Dorleta Cortazar narratzaile euskalduna eta Zoa Tamara Cuellar nikaraguarra izango dira bertan. Ostiralean, hilak 13a, itxiko da jaialdia 20: 15ean Barrenan, bertan martxoaren 7an Narrazio lehiaketako finalistek ,Ester Poveda, Ane Arrugaeta eta Joxe Aldasorok, euren istorioak kontatuko dizkigute, publikoak eta epaimahaiak aurtengo edizioaren irabazlea nor izango den erabaki dezaten. Eta, horiekin batera, beste narratzaile batzuk ere izango dira, ipuinak, istorioak, kontakizunak eta gertaerak ahoz kontatuz, publikoa lotuko dutenak, narrazio-estilo desberdinak ikusiz, eta guztiak agertokira aterako dira hitzaren eta ahozkotasunaren festa kolektibo batean.

May Gorostiaga jaialdiaren koordinatzaileak dioen bezala, "esan genezake urte berezi honetan gure jaialdia "upeltegian"egon dela zortzi hilabetez…, eta badakigu produktu askok hartzidura-denbora hori behar dutela…, ziur gure jaialdiko ipuinak ere inoiz baino goxoagoak izango direla". Horregatik, Mayk honako hau dio: "Istorioak entzuteko gosea baduzue, etorri! Mahaia jarrita dago eta kontalariak prest ".

AHOZ AHO jaialdia euskal kontagintzan erreferentea bihurtu da urte hauetan eta nazioarteko zein bertako kontalari profesionalak ekartzeaz gain, ipuinak kontatzearen zaletasuna dutenek ere beren espazio izan dute, profesionaltasuna eta zaletasuna jardun beraren bi zutabeak baitira antolatzaileen ustetan. Martxoan jaialdia aurkezteko erabili ziren hitzak jaso ditugu: …ezaguna da olatuek itsasertzean hiltzeko ohitura berezia dutela……baina ez da sekula jakin ze jaioleku duten olatuek, ze jaioleku duten ipuinek …” ziur leku hori Jaialdiako saioen zehar aurkituko dugula.

COVID19k eragindako edukiera murrizketak direla eta, gonbidapena beharko da kontzertuetara joateko. Saioetara joan nahi dutenek gonbidapena eskatu beharko dute Barrena Kultur Etxean (943805630)/Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..