Herri Antzokia berriz ere emanaldia eskaintzen hasiko da. Bihar, esaterako, 'Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa' dokumentala emango da, doan. 18:30ean hasiko da dokumentala, eta sarrera gonbidapenarekin izango da, numeratuak, eta txartelak lehiatilan jaso beharko dira 18:00etatik 18:30ra arte.

Filma bukatu ondoren zuzendariarekin solasaldia egongo da.

Aforoa mugatu egingo da segurtasun neurriak betetzeko, eta 106 pertsonak gozatu ahalko dute ikus-entzunezkoaz.