WhatsApp Image 2020 07 04 at 13.43.48

Ordiziako udalak berriki jakinarazi duenez, aurtengo Santa Ana jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu da.

Jaietako haurren soka dantzak etenik izan ez dezan baina, aurreskuko erakusle eta txistularien artean egunean bertan zabaltzeko dantza muntai bat egitea pentsatu da eta horretarako guztioi ahalegin berezi bat egitea dagokigu.

Dantzak ikasteko bideo tutorialak egingo dira eta dantzari bakoitzak norbere grabazioak etxean egin beharko ditu.

Grabazioak horizontalean izan beharko dira eta dantzariak txuri gorriz jantzita atera beharko dira (Alpargata dantzatzen dutenek txapela gorria buruan)

Horretarako izen ematea Uztailaren 7, astearterarte izango da esteka honetan eta izen abizenak, jaiotze urtea eta alpargata dantzatu nahi duen edo ez adierazi beharko da.

  • Dantzariak 3 bideo grabatu beharko ditu; alpargata, fandango eta arin arin.
  • Bikoteak 2 dantza grabatu beharko ditu: fandango eta arin arin ). 

Matrikula egin ondoren, izen ematearen araberako erabakiak jakinaraziko dira. Izena ematea amaitutakoan bideo tutorialak eta grabazioak egiteko argibideak whatsapp bidez bidaliko dira.

Aurten 2014. urtean jaioak (2019/2020 ikasturtean 5 urteko gelan egon direnak) izango dira gazteenak.