Hasi da dagoeneko Ordiziako Udalak, Udal liburutegiarekin koordinatuta, liburutegiko liburuak irakurleen etxera eramateko zerbitzua. Irten ezin diren irakurle heldu, haur eta gaztetxoei mailegu-zerbitzu hau eskainiko zaie. 

Dagoeneko Udal langileak hasi dira banaketa zerbitzu honekin, aste honetan hasi dira. Hasteko, liburutegiko langileek eskatutako liburuak desinfektatu dituzte eta bakoitza sobre batean jarri eta eskaera egin duten pertsonei eraman. Liburuak irakurri ondoren itzultzeko, liburutegira deitu edo idatzi eta jasotzeko sistema ezarri da. Ondoren, itzulitako tituluak desinfektatu egingo dira eta berrogeialdi batetik igaroko dira, berriro erabiltzaileen eskura jarri aurretik; hain zuzen ere bost egunez egongo dira baztertuta.

Gogoratu, liburutegian eskuragarri dauden liburuak kontsultatzeko, Euskadiko liburutegien katalogo kolektibora jo daitekeela. Hemen duzue helbidea:  https://www.euskadi.eus/biblioteca/ordizia-biblioteca-municipal/web01-a2libzer/es/

Entrega-sistema erraza da: liburutegiko erabiltzaileak, posta elektronikoaren bidez (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.), edo telefonoz (943 80 56 35, Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00), nahi duen edo dituen liburuak eskatzen ditu, liburutegiko arduradunak eskaera jaso, prestatu eta Udalak etxeetara eramango ditu.

Liburuak osteguna baino lehen eskatu ahal izango dira eta astelehenetan egingo dira banaketak, nahiz eta aldaketak egon daitezkeen zerbitzu honetan.

Udal Liburutegia: 943 805635 – Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.