Ordiziako Udalak, udal liburutegiarekin koordinatuta, Etxez Etxeko Liburutegia zerbitzua jarriko du abian, liburutegiko liburuak irakurleen etxeetara eramateko konfinamenduan. Egun hauetan hainbat pertsonak eskatuta eta zerbitzu publikoa bezala, uste dugu liburutegia irakurle konfinatuen zerbitzura ere badagoela, irten ezin duten irakurle helduen zerbitzura, baita haurren zerbitzura ere, haurren irakurketaren beharra duten familien zerbitzura, alegia, horregatik Ordiziako Udalak Etxez etxeko mailegu-zerbitzua eskaintzea erabaki du.

Liburutegian eskuragarri dauden liburuak kontsultatzeko, Euskadiko liburutegien katalogo kolektibora jo daiteke, helbidea:  https://www.euskadi.eus/biblioteca/ordizia-biblioteca-municipal/web01-a2libzer/es/

Entrega-sistema erraza da: liburutegiko erabiltzaileak, posta elektronikoaren bidez (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.), edo telefonoz (943 80 56 35, Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00), nahi duen edo dituen liburuak eskatzen ditu, liburutegiko arduradunak eskaera jaso, prestatu eta Udalak etxeetara eramango ditu.

Liburuak osteguna baino lehen eskatu ahal izango dira eta astelehenetan egingo dira banaketak. Hasieran, zerbitzua antolatu bitartean, banaketa eguna aldatu daiteke horren berri liburutegiko arduradunak emango die eskaerak egiten dituzten erabiltzaileei. Liburuak irakurri ondoren itzultzeko, liburutegira deitu edo idatzi eta jasotzeko sistema ezarriko da. Ondoren, itzulitako tituluak desinfektatu egingo dira eta berrogeialdi batetik igaroko dira, berriro erabiltzaileen eskura jarri aurretik.

Egoera sanitarioa dela eta, hainbat neurri hartuko dira. Hasteko, liburutegiko langileek eskatutako liburuak desinfektatuko dituzte eta bakoitza sobre batean jarri. Liburu bat jaso eta berriro banatu aurretik 5 egun baztertuta izango da. Liburuak ukituko dituen pertsona orok eskularru eta maskara erabiliko ditu.

Udal Liburutegia: 943 805635 – Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.