Ordizia. Herri antzokia

Europar filmeak ikusteko aukera eongo da itxialdian zehar, Mubi plataformaren bidez eta Europa Cinemasen laguntzarekin. Egunero film ezberdin bat jatorrizko bertsioan ikusteko aukera egongo da, ingelesezko azpitituluekin, eta batzuk gaztelaniazko azpitituluak izateko aukerarekin.

Eskaintza honetan sartzeko, sakatu hemen.

Izena ematerako orduan txartelaren datuak eskatzen dituzte, baina hiru hilabeteko epez doako zerbitzua da. Gauzak horrela, hiru hilabete igaro ondoren, orrian sartzen jarraitu nahi ez duenak baja eman beharko du, bestela hilero dagokiona kobratuko zaio.