DSC 0098WEBSanto Tomas atarian Txistorrik hoberena aukeratuko da berriro ere Ordizian

Harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatu du "Euskadiko XV. Txistor-Lehiaketa
Ordizia, PLAZA NAGUSIA (Udaletxeko arkupetan), ABENDUAREN 12a- 10.30 h.

Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatuta, Euskadiko XV. Txistor-Lehiaketa egingo da Ordizian datorren asteazkenean, abenduak 12. Plaza Nagusian, Udaletxeko arkupetan izango da, 10.30etatik aurrera.

Gremio horrek kontsumitzaileen arreta bertako ohiko hainbat produktuetara bideratu nahi du Santo Tomas jaiaren atarian, hala nola, txistorra. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da, eta hori, zalantzarik gabe, garantiaz eta kalitateaz hitz egitea da.. Iaz 46 harakinek eman zuten izena eta aurten partehartzaile kopuru bera espero da..

Txistorra egiten duten profesionalek parte har dezakete Ordiziako txapelketan. Partehartzaile bakoitzak, berak egiten duela egiaztatu eta gero, proba egin behar den bezperako arratsaldean, kultur etxean 20.00ak baino lehen. Hestebete kiloa eraman beharko du (6 txirikorda).
Adituek esaten dutenaren arabera, txistorra ona izateko honako ezaugarriei erreparatu behar zaie: neurria eta homogeneoa izatea, gustua, txikitua, giharra eta koipea erdibana, ontze-puntua, etab. Epaimahaikoek lehenik eta behin produktu freskoak duen itxurari begiratuko diote: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea, hestea, lodiera, haragiaren txikitzeari ere, eta, azkenik, zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartuko dituzte kontutan.

Atal horietan lortutako puntuekin jakingo dugu zein izango den Euskadiko hamabostgarren txapelketan garaile, eta hori egiaztatuko duen garaikurra jasoko du. Epaimahaiak, gainera, beste lau diploma emango ditu.

Epaimahaia ondoko sukaldariak osatuko dute : Isaac Salaberria (Fagollaga Jatetxea, Hernani), Ahizpea Oihaneder (Xarma Jatetxea, Donostia); Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia); Ruben Trincado (Mirador de Ulía Jatetxea, Donostia), Sonia Tapia (Sola 4, Tolosa), Jose Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia), Kontxi eta Benita Mujika, Ordiziako Oiangu Taberna ahizpak eta Juan Perez (Castillo Hoteleko sukaldaria)

Txapelketa-mota horiekin bertakoak diren produktuen aldeko arreta piztu nahi da, eta, aldi berean, kontsumitzaileek estimatzen duten kalitateko produktuak eginaraztea artisauei.

Txerri-hilketarekin lotzen da txistorra, eta oso erro sendoak ditu Euskal Herrian eta Gipuzkoan batez ere, San Tomas eguna txistorraren eta txerriaren inguruan ospatzen baita. Usadioko txerri-hilketan gizonezkoen lana zen txerria hiltzea eta emakumezkoena berriz, gainerakoa, esate baterako, odolkiak, lukainkak...egitea, horretarako giharra txikitu eta gatza, piperbeltza eta abar botatzen zioten. Txistorra egiteko txerri-haragia eta urdaia behar da, gatza, baratxuria eta piperrautsa. Hori dena, ardi edo arkume-hestean sartu eta egurasten uzten da egun batzutan.

Aurreko 14 edizioetako irabazleak:

1998 - Pedro Jesús Alberdi (Donostia)
1999 - Manuel Arresti (Getaria)
2000 – Carlos Lekube (Aia)
2001 – Manuel Barandiaran (Ordizia)
2002 – Patxi Larrañaga (Lasarte)
2003 – Fernando Saralegui (Zumarraga)
2004 – Cristóbal González (Andoain)
2005 – Nicolas Lasa (Ordizia)
2006 – Etxekoa (Oiartzun)
2007 – Carnicería Sebastián (Altsasu)
2008 – Patxi Larrañaga (Lasarte)
2009 – Juan Jose Aldasoro (Altsasu)
2010 – Jose Luis Muñagorri (Tolosa)
2011 – Balentin Odriozola (Azpeitia)