
Beste urtebetez, badator Ordiziara Ahoz Aho Jaialdiaren barruan ospatuko den VIII. ipuinen ahozko narrazio lehiaketaren informazioa. Ordiziako Udalak eta Intujai teatrok elkarlanean antolatzen duten ekitaldia da, eta berriro ere, irekita dago nahi duen orok parte hartzeko. Izen ematea martxoaren 1a arte egongo da irekita.
Hemen dituzue izena emateko pausoak:
ARAUAK
Sailkapen galan lehiaketako partaide guztiek parte hartuko dute, zozketaz ezarriko den hurrenkeran. Sailkapen galan hautatuko dira finalera iritsiko diren hiru finalistak: epaimahaiak bi finalista hautatuko ditu, eta beste bat publikoaren boto bidez. Finalean, berriz, epaimahaiaren erabakia eta publikoaren botoa batuta erabakiko da zein den irabazlea, eta baita bigarren eta hirugarren sailkatuak ere. Epaimahaiaren erabakia eta publikoaren botoa apelaezinak izango dira.
SARIAK
Lehenengo saria: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Lehiaketa honetan parte hartzeak beraren oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du, baita oinarri horietan jasotzen ez den aurreikusi gabeko edozein gertakariri buruz antolakuntzak hartzen dituen erabakiak ere. Parte hartzaileek oinarriak errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.
Informazio gehiagorako deitu 678990162 telefonora edo idatzi