Haur AntzerkiaDatorren ostiralean, hilak 27an, Udalak antolatu duen Gabonetako programazioaren barruan,  “20000 legoa itsaspeko bidaian” antzezlana aurkeztuko da Herri Antzokian,  arratsaldeko 17:00etan, familian gozatzeko pentsatutako obra. Txalo Producciones enpresak Julio Verneren lan ezagunaren egokitzapena aurkeztuko du. Sarrerak aldez aurretik Barrena Kultur Etxean eros daitezke.

Haurrentzat eta familientzat zuzendutako lanak istorio berezia kontatzen du. Itsas munstro izugarri batek alarma guztiak piztu ditu; bale handiena baino handiagoa, ziztu batean igeri egiten duena eta kolore ezberdinetan itxuraldatzen den pizti honek ikara eta beldurra eragin ditu itsasoan dabiltzan mariñelen artean.  Ze pizti ikaragarri klase izan daitekeen ikertzera abiatuko zaigu itsasora Anorak, surflari trebe eta itsasozale amorratua.  Eta munstro baten partez, intentzio gaiztoko urpeko ontzia aurkituko du, gizadi osoa  arriskutan jartzeko moduko monstruoa. Nemo kapitainak gidatutako urpekontzi malapartatu-zitala.

 

Gure lagunak, ustegabean, itsas azpiko bidai luze bati ekingo dio, Nemo kapitainak gidatuta  eta  itsasoko barrunbeak ezagutzeaz gain, bere baitan gordeta dituen sekretu guztien berri jakingo du. 20.000 legoako itsaspeko bidaian, emozioak, beldurrak, txibi erraldoiak, pertsonaia ahaztezinak, fantasiak… Denetik bilduko zaizkio gure surflariari. Abenturazalea  bazara eta itsasoak gorderik dituen misterio eta altxorrak ezagutu nahi badituzu, zatoz gurekin eta Nautilusen maratilatik mundu berri bat ezagutuko duzu.

Lanaren egokitzapena Begoña Bilbaok zuzentzen du eta aktoreak Aitor Fernandino eta Alfonso Diez dira.

Txalo Producciones, Xabier Agirrek zuzendua, Donostian dagoen enpresa da, eta euskaraz nahiz gaztelaniaz egiten du lan, tokiko nahiz estatuko aktore ospetsuekin.  

Begoña Bilbao da obraren zuzendaria, eta konpainiaren beste lan batzuen buru ere izan da: 'Ate joka', 'Magia Teilatuan', 'Kanpanilla eta Peter Panen itzala'eta Oscar Wilderen 'El fantasma de Canterville' obra famatuaren euskararako egokitzapena. Aitor Fernandino aktore donostiarra da, Txalon ez ezik beste antzerki-konpainietan ere aritu da: Ados Teatro, La Baldufa Teatre edo Porpol Teatroa. Alfonso Diez, berriz, beste talde batzuekin ere aritu da lanean, hala nola Adur edo Pantha Reirekin eta ETBko programetan ('Goenkale' edo 'Zoombados'). Txalok ekoiztutako beste obra batzuetan parte hartu dute biek; adibidez, 'Ali, haren amona eta alfonbra hegalaria', 'Mila eta bat gauetako' ipuinetan inspiratutako ikuskizuna.

Aukera ezinhobea familian partekatzeko ekitaldia, eta antzerkiaz gozatzeko eta disfrutatzeko.