
Urtarrilaren 10ean hasiko da Beasaingo eta Ordiziako Udalak elkarlanean antolatzen duten Antzerki Garaia zikloa. Beasainen hasi eta, apirilaren 24an Ordizian bukatuko da. Guztira, zortzi antzezlan eta hamar funtzio programatu dituzte; Moko zorrotza eta Simplicissimus antzezlanak euskarazko eta gaztelaniazko bertsioan eskainiko baitituzte. Bi emanaldiak Beasainen izango dira, 20:00etan eta 22:15ean. Hamar funtzioetatik 7 euskaraz izango dira, eta gainontzeko 3ak, gazteleraz.
PROGRAMA
SARRERAK
Urtarrilaren 7ra bitartean eros daiteke zortzi saioetarako abonua, 72 euroan. Emanaldi bikoitza den kasuetarako, euskarazko saiorako gordeko zaie lekua abonua dutenei. Aldatu nahi izanez gero, dagokion aretoarekin jarri beharko dira harremanetan, gutxienez zazpi egun lehenago. Sarrera arruntak 12 euro balio du, baina 10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten taldeek merkeago izango dute, 10 euroan.
Bi antzokietako leihatiletan eros daitezke abonuak eta sarrerak; baita Ordiziako Barrena Jauregian ere. Taldeko sarrerak lortzeko dagokion Udaleko sailean aldez aurretik jakinarazi beharko da.