AQUAM LAUDA ARGAZKIA

Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Barroko Aire zikloari amaiera emango zaio igande honetan. Aquam Lauda, ahots zurien abesbatzak, kontzertua emango du, Javier Busto zuzendariaren gidaritzapean, 18:30ean.

Programan Tomas Luis de Victoria-ren moteteak, Monteverdi-ren kantak eta bukatzeko Gregorio Allegri-ren Misererea kantak aurkitu daitezke, inoiz idatzi ez den pieza koral ederrenetariko bat. Aquam Lauda taldea 2014an sortu zen, emakume abesbatzentzat sortutako musika zabaltzeko asmoarekin. Koruak programa eklektikoekin lan egiten du, eta bere asmo nagusia entzuleengana iristea eta bere abeslarien ahotsekin zirrarak berpiztea da.

Bere obra koralak Euskal Herria, Alemania, AEB, Frantzia, Japonia eta Britainia Handian argitaratzen dira.

Ordizian eskainiko duten programa ondo bereizitako hiru partetan banatuko da. Lehenean, Tomás Luis de Victoria-ren musika zoragarria eskainiko dute, Aste Santuko  lau errespontsuak eta jaunartzerako motete bat. Bigarren blokean Claudio Monteverdi-ren LAU CANZONETTE interpretatuko dute, lau lanetan maitasuna eta maitasun-ezagatik mina agerian dago, musikaren historiako konpositoreen arteko oso ohiko gaia  eta garai barroko honetako era oso berezian erabilia.

Eta kontzertuari amaiera emateko  Gregorio Allegri-ren lan batekin bukatuko dute,  XVII. mendean Urbano VIII. Aita Santuaren pontifikatuan zeharreko  idatzita, MISERERE MEI DEUS, zeinetako Bustok berak seinalatzen du: “Ez dugu ezagutzen ahots berdineko koruarentzako lan honetako bertsiorik eta hura transkribatzea eta hainbeste musika-edertasunez gozatzea atrebentzia izan dugu”, beraz estreinaldiko egokitzapenaren aurrean aurkitzen gara..

Amaiera bikaina XXXIV. Barroko Aire ediziorako, igande honetan, Ordiziako Eliz Parrokian arratsaldeko 18:30ean.